HEZI +

Hezi+ proiektua aurreko ikasturteetan izan dugun Hedatze programaren jarraipena da. Helburua, ikastetxearen eskaintza zabalduz eta komunitate osoaren partaidetza bultzatuz, ikasle guztientzat heziketa integralerako aukera gehigarriak bermatzea da.

Proiektu honek ikastetxearen antolaketa orokorrari eragiten dio:

  • Ohiko klase saio guztiak goizeko ordutegi jarraian ematen dira.

  • Arratsaldez, Hezi+ proiektuan aukera hauek eskaintzen dira:

    • Hainbat arloetako errefortzu saio akademikoak.

    • Era askotako tailerrak, non euskara ardatz eta elkarbizitza sustatuz ikasleentzat interesekoa izan daitezkeen jarduerak (komunitateari zuzendutako proiektuak, musika, kirola, sukaldaritza, artisautza eta abar) eskaintzen diren.

    • Bidelagun ikasten laguntzeko programa (DBH1 eta DBH2ko ikasleentzat).

ERASMUS +

Erasmus+ Europako hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirola babesten dituen EBren programa da.

2021-2027 aldirako, programak bereziki azpimarratzen ditu gizarteratzea, trantsizio ekologiko eta digital bikoitza eta gazteek bizitza demokratikoan parte har dezaten sustatzea. Ikasleentzako mugikortasun aukerak eta eskoletako ikastetxeentzako etengabeko joan-etorriak eskaintzen ditu. Erasmus+ programak hainbat aukera eskaintzen dizkie ikasleei, irakasleei eta beste hezkuntza-langile batzuei beren ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak hobetzeko. Programak aukera ematen dio gure ikastetxeari kanpoko erakunde, langile zein ikasleekin lankidetzan aritzeko eta irekiagoak, dinamikoagoak eta erakargarriagoak izateko.

Lauaizeta ikastola BHI

Gabriel Aresti, 165
20015 - Donostia

TELEFONOA +34 943 899516